Nire ustez ni pertsona zorintsu bat naz, beti barreka nau eta alaia naz. Hau da bizi kalitate ona daukat eta horrek zoriontsua egiten nau.
Baina danok bizi kalitate ona izanda, ez dira zoriontsuak. Adibidez pertsona batzuk diru asko izanda eta bizi kalitate itzela izanda, oso triste daude. Orduan zer da zoriontsua izatea?
Galdera hau askotan etorri zait burura. Jendearen zoriontasuna pertsona bakoitzeko aldatzen da. Niretzako zoriontasuna lagun honak eukitea da, baina beste pertsona batentzako lan on bat aurkitzea da.
Konturatu naz niri benetan zoriontsua egiten nauena ez dala dirua edo lan on bat topatzea (badakit hori oso garrantsitzua dala), benetan zoriontsu egiten nauena nire familia eta lagunak dira.
Familia oso garrantzitsua da niretzat. Nire gurasoak asko maite naute eta nire erabakia errespetatzen dituzte. Hori asko baloratzen dot. Naiz eta batzutan hasarratu, gurasoak dira zuretzako onena nahi dutenak.
Lagunak ere oso garrantzitsuak dira. Nire lagun taldeagaz barre asko egiten dot, eta badakit niretzako hor egonogo direla. Sentimendu horrek lasaitzen nau eta eskertzekoa da horrelako jedeaz inguratuta egotea.

Abestia . Abesti hau nire lagunek gogora ekarten dozte.